indar

iz. 1. Zerbait egiteko edo zerbaitetan aritzeko gaitasun edo ahalmen fisikoa. Ez du zama hori higitzeko indarrik. Haizearen indarra. 2. Zerbaiten eragite-ahalmena, efektu bat sortzeko duen eraginkortasuna. Indar handiko erremedioa. 3. Erresistentzia, zerbaiti aurre egiteko ahalmena. 4. Boterea, autoritatea. Elizaren indarra. 5. Indarkeria. 6. (herr.) Energia elektrikoa. Indarra hiruretan joan da. 7. FIS. Gorputz baten forma, higiduraren norabidea edo abiadura alda dezakeen zernahi kausa. hibrido-indar. Ik. heterosi. || indar armatu. (pl.) Estatu edo elkarte supranazional bateko lur-, aire- eta itsas armaden multzoa. || indar elektroeragile (i.e.e.). ELEKTR. Sorgailu elektriko ideal bateko bornetan dagoen tentsio elektrikoa. Sorgailu elektriko batek ematen duen potentziaren eta korrontearen intentsitatearen arteko zatidura da. Volt-etan neurtzen da. || indar kontraelektroeragile (i.k.e.e.). ELEKTR. Hargailu elektrikoek zurgatzen duten korronte elektrikoak sortutako alderantzizko indar elektroeragilea. Energia elektrikoa beroa ez den beste edozein energi mota bihurtzen duten aparatu (motore, transformadore, etab.) guztietan sortzen da. || indar magnetiko. B intentsitateko eremu magnetiko batek v abiaduraz higitzen ari den q karga elektriko bati gainean egiten diona (F = q v B). || indar magnetoeragile (i.m.e.). ELEKTR. Indar elektroeragilearen baliokidea, baina zirkuitu magnetikoan sortua. n bira dituen haril batean zehar i ampereko korrontea iragaten denean, n eta i-ren arteko biderkadura da harilean sortutako i.m.e. Amperebiratan neurtzen da. || indar nuklear. FIS. Atomoaren nukleoaren barneko partikulak elkarri loturik mantentzen dituen erakarpen-indarra. Beraren bidez gauzatzen da elkarrekintza sendoa. || indar-pare. FIS. Intentsitate berdineko, norabide paraleloko eta kontrako norantzako bi indarrez osatutako sistema. Ezin dira indar bakar batez ordezkatu eta bere ezaugarriak intentsitatea eta norabideen arteko distantzia dira. INDAR EMAN. Sendotu, baliogarritasuna eman. Haren baiezpenari indar ematen dioten argudioak. || INDARRA GALDU. ZUZ. Indarrean egoteari utzi. || INDARREAN. 1. Indarrez, indarka. Indarrean sartu zen etxean. 2. Indartsu, sasoi betean. || INDARREAN EGON, JARRI. ZUZ. Legeak, arauak, aginduak, etab. bete beharreko edo kontuan hartu beharreko egoeran egon, jarri. || INDARREZ. Indarraren bidez; indarkeriaz.



Atzera