kobalto

iz. KIM. Zenbaki atomikoa 27 eta pisu atomikoa 58,93 duen elementu kimikoa (Co). Metal zuri-gorrixka, 1.490 C-tan urtzen dena. Aleazioetarako erabiltzen da altzairugintzan. Kobalto-gatzak koloratzaile urdin gisa erabiltzen dira. kobalto-bonba. 1. Bonba termonuklearra, bonba atomikoan ohizkoa den altzairuzko gorputza kobaltozko batez ordezkatua duena. Kobaltoak erreakzio nuklearrean sortutako neutroi asko zurga ditzake, ondorioz isotopo erradioaktibo bihurtuz. Hartara, efektu erradioaktiboa denbora luzez iraunaraztea lortzen da. 2. MED. Minbizia tratatzeko beta eta gamma izpiak igortzen dituen kobaltoaren erradioisotopozko aparatua, kobaltoterapian erabilia.



Atzera