lagun

iz. eta izond. 1. Norbaiti buruz, berarekin jolas, lan, ibilaldi edo edozein motako jardueran ari dena. Horra zure laguna dantzarako. Xalbadorri bertsolari lagun batek esan zionez. 2. Multzo edo talde bateko kidea; gizabanakoa. Bertako hizkuntzaz mintzatzen direnak ez dira 40.000 lagun baizik. Zenbat lagun etorriko zarete afaltzera? 3. (Heg.) Adiskidea. 4. Izen-sintagma mugatu baten ondoren, hark adierazten duena lagun izanik, hark lagundurik (mugagabean eta multzoa koma artean). Bihar, eguraldia lagun, zezenketa handia izango da Azpeitian. LAGUN IZAN, ERAMAN, HARTU... du ad. Allende, beste asko lagun dituela, heriotzara eraman dutenak. Bere semea eraman zuen lagun.



Atzera