lan

iz. 1. Gizakiaren jarduera, zerbait egitera edo eskuratzera bideratua; delako jardueraren emaitza. 2. Jarduera profesionala, ondasunak lortzearren giza talde baten barnean eta era arautuan egiten dena. Ongi, gaizki sarituriko lana. Lan bila ibili. Lana eta kapitala. 3. Zerbait egiteko eragiketa-multzoa eta horrek eskatzen duen ahalegina. Konponketa horrek egun osoko lana eskatzen du. 4. Eskulangile, intelektual edo artista baten jardueraren emaitza, obra. Euskaltzaindiaren lan eta agiriak. Filosofi gaietan lan sakonak argitaratu zituen. 5. Naturako indar baten jarduera etengabea, ondorio ageria duena; delako ondorioa. Uraren lanaren ondorioak. 6. Zerbaiten funtzionamenduaren emaitza. Makina baten lana. Bihotzaren, giltzurrunen lana. 7. Lana, bereziki jarduera profesionala, egiten den tokia (lekutasunezko kasu-atzizkiez bakarrik erabiltzen da). Lanera joan. Oraindik ez da lanetik etorri. 8. FIS. Indar baten eta bere ezartze-gunearen lekualdatzearen bektore-biderkadura. Lan-unitatea joulea da. lan bortxatu. (pl.) Presoei beren delituagatik zigor gisa jartzen zaizkienak. || lan-indar. Marxismoaren arabera, gizakiak lanerako duen ahalmen fisiko eta intelektualen multzoa. || lan-istripu. ZUZ. Lanaren ondorioz langileak jasandako edozer gorputz-lesio. || landa-lan. Zuzeneko behaketaren bidez giza talde batean egiten den esperimentu praktikoa. Sarritan etnografian erabiltzen da. LANAK EMAN. Zerbait egitea zaila edo nekeza izan; norbait menperatzen zaila izan. Lanak eman zizkigun ganbara garbitzeak. Lanak eman nituen sasoia izan nuen artean. || LANAK IZAN. du ad. Zerbait egiteko lan handia egin behar izan. Lanak izan nituen liburu hura ulertzen. || LANEAN (ari izan, jardun,...). Lan egiten. Egun osoa lanean ematen zuen.



Atzera