lente

iz. FIS. Gainazal esferiko batez edo biz mugatutako disko-fomako pieza, kristalez edo bestelako material garden errefringente batez egina. Argia era kontrolatuan desbideratzea ahalbidetzen dute, eta dibergenteak (argi-izpiak elkarrengandik urruntzen dituztenak) edo konbergenteak (argi-izpiak elkarrengana hurbiltzen dituztenak) izan daitezke. Erabilera asko dituzte (tamaina handiagoko irudiak sortzeko edo argia norabide jakin batean zuzentzeko; ikusmen-arazoak zuzentzeko, etab.etarako). lente elektroniko. Gailu elektromagnetikoa, elektroi-sorta bat edo kargatutako partikulak puntu baterantz biltzeko edo urruntzeko gai dena. || ukipen-lente. (bereziki pl.) MED. Lente mehe eta kurbatua, kristal edo plastikozkoa, kornearen gainean ezarri eta eusten dena, haren kurbadura anormala denean errefrakzio-akatsak (astigmatismoak edo miopia handiak) zuzentzeko edota helburu estetikoz erabilia.



Atzera