mahai

iz. 1. Hanka batez edo gehiagoz eta horiek gainean duten taula edo pieza lau batez osaturiko altzaria, jateko, idazteko, lan egiteko, etab.etarako erabiltzen dena. Etxean ohizko dena zurezkoa izaten da, baina bestelako materialez ere egiten dira (harri, material sintetiko, etab.ez). 2. Delako altzaria, bertan janariak hartzeko behar diren elementu guztiez (plater, koilara, etab.ez) hornitua. 3. Zerbait erabakitzeko edo zerbaitez eztabaidatzeko, gehienetan mahai baten inguruan, biltzen diren erakunde edo pertsonek eginiko batzarra; batzar horretan parte hartzen duen pertsona-taldea. 4. Ekitaldi baten buru izateko edo jarduera bat zuzentzeaz edo gainbegiratzeaz arduratzeko izendatutako pertsona-multzoa. Hauteskunde-mahaia. 5. TEKNOL. Zenbait makina-erremintak, hala nola fresatzeko makinek, pieza bertan finkatu eta erremintari buruzko higidurak eragin ahal izateko duen atala. ebakuntza-mahai. MED. Kirurgian erabiltzen dena. || gau-mahai. Ohe-buruaren ondoan kokatzen den altzari txikia. || mahai-oihal. Jateko mahaia estaltzen duen oihala. || mahai-zapi. 1. Mahai-oihala. 2. Mahaian erabiltzen den eskuzapia. || nahasketa-mahai. Soinu-iturri desberdinetako seinaleak nahi den moduan gainjartzeko tresna. MAHAI SANTURA HURBILDU. Jaunartu. || MAHAI AZPITIK (edo MAHAIPETIK) XIXTU. (Ipar.) Jan gabe. Berant etorriak mahai azpitik xixtu.



Atzera