memoria

iz. 1. INFORM. Informazioa berreskuratu eta erabiltzeko moduan gordetzeko gai den ordenadorearen atala. 2. Denbora jakin batean eginiko jardun bati buruzko azalpen idatzia. INFORM. alegiazko memoria. Ordenadoreko memoria zentralak eta memoria lagungarri azkarrek (diskoko memoriek normalean) osatutako multzoa, azken hauek memoria zentralaren hedapen moduan erabiltzen direnean. || barne-memoria. Fisikoki ordenadorean sartuta eta erabat honen kontrolpean dagoena (kanpo-memoriari kontrajarririk erabiltzen da). || burbuila-memoria. Datua gordetzeko burbuila izeneko zona magnetizatu (1) eta magnetizatugabeen (0) bidezko sisteman oinarritutako memoria. Teknologia honen fabrikazio-kostu handiak direla medio, erabilpen mugatukoa gertatu da. || cache memoria edo aurrememoria. Edukiera eta atzipen-denbora txikiko memoria, memoria nagusiaren eta prozesatzeko unitate zentralaren artekoa eta honek estatistikoki maizen behar dituen datuak biltzen dituena. || kanpo-memoria. Ordenadoreaz kanpo dagoen memoria lagungarria, ordenadorearekin sarrera-irteerako elementuen bidez konektatzen dena. || memoria birtual. Alegiazko memoria. || memoria lagungarri. Ordenadorearen prozesatzeko unitate zentralak edo PUZak zuzenean atzi ez dezakeen memori mota. Bertan gordetzen den informazioa prozesatu ahal izateko, memoria nagusira eraman behar izaten da. Oro har memoria nagusiak baino edukiera handiagoa eta atzipen-denbora luzeagoa izaten dute. Ezagunenak zinta magnetikoak, disko gogorrak, disko malguak edo disketeak, disko optikoak eta disko trinkoak dira. || memoria nagusi. Nukleo ferromagnetikoz edo zirkuitu integratuz osatutako gailua; bertan gordeta dagoen informazioa (programak nahiz datuak) PUZak zuzenean eskura dezake. Memoria lagungarriak baino edukiera txikiagoa eta atzipen-denbora laburragoa izaten du. || RAM memoria. Bertako datuak irakurri, idatzi eta gordetzen uzten duen memori mota, ROM memoriari kontrajarririk erabiltzen dena. || ROM memoria. Irakurri besterik ez daitekeen memori mota. Duen edukia ez da denboran zehar aldatzen eta gainerako memori motak baino atzipen-denbora laburragoa du. Mota honetako memorietan gordetzen dira sistema eragilearen hainbat zati (itzultzaileak, mikroprogramak, etab.). || tarteko memoria. Bufferra.



Atzera