nitrato

iz. KIM. Azido nitrikoaren gatza, NO3- ioia daukana. Nitratoak oso ongarri garrantzitsuak dira, landareen elikagai nitrogenatu bakarra direlako eta hauen hazkundea eragiten dutelako. Eskuarki sodio, kaltzio, potasio, magnesio eta, batez ere, amonio nitratoak erabiltzen dira. Halaber baliatzen dira lehergaien fabrikazioan, industria kimikoan eta farmazeutikoan. Txileko nitrato. MINER. Nitratina.



Atzera