nola

1. gald. (adb.) Zein modutan, zein eratan. Nola adieraz daitezke gauzak hitzak gabe? Gero, nola ez dakigula, pinu-zale bihurtu zaizkigu orduko haritz-zaleak. 2. gald. (adb.) Zer dela eta. Nola aukeratu zenuen gaitzat Lizardiren poema hori? 3. gald. (adb.) Harridura edo adierazteko partikula. Nola pentsa dezakezu, Antonio bihotzekoa, zutaz ahaztu naizenik? 4. Berdintasuna adierazteko partikula. Biak berdin, hain ongi bata nola bertzea. HAIN... NOLA. Ik. 1 hain. || HAINBAT... NOLA. Ik. hainbat. || NOLA... ERE! (aditzaren era burutuaz, eta iruzkin gisa tartekatua). Beste alde batetik, ordea, hizkuntzak markatzen gaitu (nola markatu ere!): gizartean bizi garen aldetik diot. || NOLA... HALA. Berdintasunezko konparazioan erabiltzen den egitura. Nola bizi, hala hil. Nola zeruan hala lurrean. || NOLA EDO HALA. Moduren, eraren batean. Has nadin beraz nire esatekoak esaten, nola edo hala. || NOLA EZ ! Noski. Eramango haut, nola ez bada ! || NOLA-HALA. Nola edo hala. || NOLA(Z) (ETA) ...-(E)N. Aurretik egindako baiezpen orokorraren barruan sartzen ez den salbuespenezko kasu bat azaltzeko egitura (oro har honela txertatutako perpausa ezezkoa izaten da).



Atzera