paralelo

1. izond. MAT. Puntu komunik ez duten lerro planokideez edo planoez esaten da. 2. izond. Norabide bera segitzen duten eta elkarren arteko distantzia konstante samar duten gauzei buruz esaten da. Ozeano Barearekiko paralelo daude Andeak. 3. izond. Aldi berean edo norabide berean gertatzen diren edo antzeko ezaugarriak dituzten gertaera eta ekintzez esaten da. 4. izond. Arau ofizialez at egiten diren jarduerez edo garatzen diren erakundeez esaten da, baldin eta aldi berean arau ofizialei jarraitzen zaizkienak badaude. Azoka paraleloa. 5. ASTRON. eta GEOGR. iz. Ekuatorearen planoarekiko paralelo den Lurraren gainazaleko irudizko zirkuluetako bakoitza. 6. iz. KIR. (pl.) Barra paraleloak. barra paralelo. Ik. 2 barra. || paralelo-konexio. Ik. konexio. || paralelo-prozesamendu. INFORM. Informazio-unitate bateko osagai edo bitak aldi berean tratatzen diren prozesamendu-modua. PARALELOAN. Prozesu, egitura edo muntaketa bat eratzen duten urrats, elementu edo osagaiak bata bestearen ondoren ez baizik aldi berean eta zein bere bidetik gertatzen edo antolatzen direla (delako prozesu, egitura edo muntaketa adierazten duen izenari dagokiola, aurretik soilik edo -ko atzizkiaren bidez elkartzen zaio). Konexio elektrikoa paraleloan egin. Paralelo-inprimagailua.



Atzera