plusbalio

iz. EKON. 1. Normalaz gain lortzen den balio handiagoa, gehienetan espekulazio-eragiketetan, burtsako edo higiezinen merkatuko eragiketetan lortzen dena. 2. Ondasun edo eskubide baten balio-igoera, jabearen lanaren edo produkzioaren ondorio ez dena eta saltzean azaleratzen dena. 3. Marxen arabera, kapitalistak bereganatzen duen eta langilearen lanaren fruitu den zatia, metaketa kapitalistaren oinarri dena.
Ekonomia marxistarentzat kapitalismoan ondasunen elkartrukean ageri den ezaugarri nagusia da plusbalioa eta, aldi berean, sistema kapitalistaren ezengonkortasunaren arrazoia. David Ricardoren lan-balioaren teoriaren ildotik, giza lana dela balio ekonomikoaren iturri bakarra zioen Marx-ek. Eta ondorioz, langileari bere lanaren balioa baino gutxiago ordainduz bakarrik lor dezakeela kapitalistak etekina. Oro har, lanaren bitartez ondasun jakin bati eransten zaion balioa handiagoa da langileari lan horregatik ordaintzen zaiona baino.




Atzera