serie

iz. 1. Elkarren artean nolabaiteko lotura duten eta bata bestearen atzetik doazen gauzen segida; saila. 2. GEOL. Sailkapen kronoestratigrafikoaren hierarkiako laugarren maila, sistema baino beheragokoa eta estaitan banatua (baliokide geokronologikoa epoka da). 3. KIM. Karbono- eta hidrogeno-atomoen kopuruen artean erlazio jakin bat gordetzen duten konposatu organikoen taldea. Serie alifatikoa. 4. KIR. Lehiaketa batzuetan, aldez aurretik egiten den proba; beronetan postu onenak ateratzen dituztenak lehiaketan aurrera jarraitzeko sailkatzen dira (igeriketa, arraunketa eta atletismoan jokatzen dira bereziki). 5. MAT. Zenbaki-segida bateko elementuen batura infinitua. 6. MUS. Konpositoreak ezarritako ordena jakin baten arabera antolatutako eskala kromatikoko 12 soinuen segida. serie erradioaktibo. FIS. Desintegrazio bidez bata bestearen deribazio diren elementu erradioaktiboen segida. || serie espektral. FIS. Elementu baten atomoaren elektroien energi trantsizio desberdinei igorpen-espektroan dagozkien marren multzoa. || serie harmoniko. Ik. harmoniko. || serie-buru. KIR. Ik. buru. || serie-fabrikazio. Multzo handitan egiten den fabrikazio-metodoa, produktu erabat berdinak sortzen dituena. Automatismo handikoa izaten da eta salneurria jaistea ahalbidetzen du. || serie-konexio. Ik. konexio. || serie-transmisio. INFORM. Bitak bata bestearen ondoren kanal bakar batetik igortzean datzan transmisio-modua. SERIEAN. Prozesu, egitura edo muntaketa bat eratzen duten urrats, elementu edo osagaiak bata bestearen ondoren gertatzen edo antolatzen direla (delako prozesu, egitura edo muntaketa adierazten duen izenari dagokiola, aurretik soilik edo -ko atzizkiaren bidez elkartzen zaio). Konexio elektrikoa seriean egin. Kotxe horiek seriean eginak dira.



Atzera