tentsio

iz. 1. Teinkatua dagoen gorputz elastiko baten egoera. 2. Urduri, larritua dagoenaren egoera. 3. Talde, estatu edota pertsonen arteko harreman-egoera tirabiratsua. Azken urteotan areagotu egin da Mendebaldearen eta Ekialde Hurbilaren arteko tentsioa. 4. Jarduera bati ekin aurretik gertatzen den muskulu-egoera, zenbait muskulu uzkurtuta jartzean datzana. 5. ELEKTR. Bi eroale elektrikoren edo elektrizitatez kargatutako bi gorputzen arteko potentzial-diferentzia. 6. FIS. Gorputz bat luzatzen diharduten kanpoko indarrei kontrajartzen zaizkien indar elastikoen batura den indarra. 7. MED. Presio arteriala. barne-tentsio. TEKNOL. Urtuzko metal-piezetan, atal desberdinak berdin eta aldi berean hozten ez direlako sortzen den tentsioa. || behe-tentsio. ELEKTR. 1.000 V-etik beherako tentsioa (korronte alternoan), ohizko instalazioetan erabiltzen dena. || gainazal-tentsio. FIS. Likido baten gainazala azalera-unitatez handiagotzeko behar den energia. Likido baten gainazaleko molekula baten eta bere inguruko molekulen arteko erakarpen-indarren erresultantea likido barnerantz orientatzen da, eta ondorioz gainazalak propietate elastikoak bailituen jokatzen du. Propietate hau tanten, fenomeno kapilarren, etab.en funtsa da, eta gainazal-tentsioa haren neurria da. || goi-tentsio. ELEKTR. 1.000 V-etik gorako tentsioa (korronte alternoan), eskuarki energia elektrikoa garraiatzeko erabiltzen dena. || muskulu-tentsio. MED. Muskulu-tonua.



Atzera