uhal

iz. 1. Larruz edo antzeko beste gai batez egindako xingola mehea, hainbat erabilera dituena. 2. TEKNOL. Hainbat makina eta sistematan higidura gurpil batetik bestera transmititzeko erabiltzen den elementua. Kotxeko haizagailuaren uhala. aho-uhal. Zaldi-azienden ahokoari alde banatan jartzen zaizkion uhaletako bakoitza, animalia gidatzeko balio duena. || segurtasun-uhal. Segurtasun-neurri gisa, automobiletan gidariak eta bidaiariek gorputza txasis edota karrozeriari lotzeko erabiltzen dutena. || uhal garraiatzaile. TEKNOL. Motore batek eraginik etengabe higitzen den eta bere gainean materialak garraiatzen dituena.



Atzera