zaldi

iz. 1. ZOOL. Ekidoen familiako ugaztun perisodaktiloa. Herbiboroak dira eta oinetan apatx bana dute (Equus caballus). 2. Delako espezieko ar heldua. 3. Kartetan, zalduna. 4. Xake-jokoan, zaldi-buruaren forma duen pieza. Jokalari bakoitzak bi ditu eta jokoaren hasieran alfil eta gazteluaren artean kokaturik dago. Hiru laukiko L letraren formako higidura du. • Frisiako zaldi. Zurez eta txarrantxaz eginiko defentsarako pieza. || jauzi-zaldi. KIR. Gimnasia egiteko tresna. Larruz estalita eta lau hankak eusten dioten 1,60 m-ko luzerako eta 35-37 cm-ko zabalerako zurezko pieza da. Jauzi desberdinak egiteko erabiltzen da. || odol garbiko zaldi. Lasterketarako zaldi-arrazakoa, zaldi arabiarrak eta behor ingelesak gurutzatuz lortu zena. || zaldi arkudun. KIR. Jauzi-zaldiaren antzeko gizonezkoen gimnasi tresna, gainaldean helduleku gisa erabiltzen diren metalezko edo zurezko bi arku dituena. || zaldi-edergailu. (Ipar.) Zaldi-uhaleria. || zaldi-potentzia. FIS. Potentzia neurtzeko unitatea (ZP), 736 W balio duena. || zaldi-potentzia britainiar. FIS. Britainia Handian, potentzia neurtzeko unitatea (HP), 745,7 W balio duena (75 HP = 76 ZP). • ZALDITIK ASTORA. Txarretik okerragora.



Atzera