Bolivia

(República de Bolivia). Hego Amerikako estatua. Mugak: I-an Peru eta Brasil; M-an Peru eta Txile; H-an Argentina eta Paraguai; eta E-an Paraguai eta Brasil. E-an Amazoniako oihana da nagusi eta M-an Andeetako goi-lautadak daude. Populazioaren zatirik handiena goi-lautadetan bizi da. Amazonian klima tropikala da nagusi. Mendialdean klima leuna da. Nekazaritza oso pobrea da eta ez da barne-kontsumoa asetzeko nahikoa. Koka-plantazioak daude Cochabamba inguruan. Meatzaritza (eztainua, burdina, gas naturala eta petrolioa) da ekonomiaren oinarria. Dena den, ezin dio kanpo-zor handiari eutsi.

Historia. XIII. mendean inken inperiokoa izan aurretik, gaur egungo Boliviako lurraldea oso populatua zegoen eta, beste batzuen artean, Tiahuanaco kultura loratu zen bertan. 1538: espainolek lurraldea konkistatu eta Peru Garaia deitu zioten. Baina lurralde honekiko benetako interesa, Potosíko zilar-meategiak aurkitu zituztenean piztu zen (1544). 1780-81: Tupac Amaruren matxinada piztu zen. 1809: Chuquisacan espainolen kontrako matxinada piztu zen. 1824-25: Ayacuchon espainolak garaitu Sucrek eta Peru Garaiak independentzia lortu zuen. Boliviako Errepublika izena hartu zuen, Bolívarren omenez. 1836-39: Peru eta Boliviaren arteko konfederazioa osatu zen Santa Cruz mariskala lehendakari zela. Porrot egin zuen eta Santa Cruz-ek boterea utzi behar izan zuen. 1876-80: Bareko gerraren ondorioz, Boliviak kostaldea galdu zuen Txileren mesederako. 1899: liberalen matxinadak arrakasta izan zuen. 1899-20: gobernu liberalek izan zuten agintea. Hiriburua Sucretik La Paz-era eraman zuten (1902). 1920-30: oligarkia ekonomikoak (Patiño, Hochschild eta Aramayo familiek) boterea kontrolatu zuen gobernu kontserbadoreen bidez. 1930-35: Chacoko gerra piztu zen eta Boliviak Chaco eskualdea galdu zuen Paraguairen mesederako. 1936-51: gobernu militarrek meatzaritza-oligarkiaren zerbitzura gobernatu zuten. 1952-64: V'ctor Paz Estenssoro lehendakariak meategiak nazionalizatu eta politika soziala abiarazi zuen. Siles Zuazok ordezkatu zuen. 1964-82: estatu-kolpe militarrak etengabe gertatu ziren, aurrerakoiak batzuk eta atzerakoiak besteak. 1967: Ernesto Che Guevara gerrilaria hil zuen armadak. 1982: Siles Zuazo lehendakari aukeratu zuten. 1985: V'ctor Paz Estenssorok ordezkatu zuen. 1989: V'ctor Paz Zamora lehendakari hautetsi zuten. 1993: G. Sanchez de Lozada zentrista gobernuburu hautatu zuten.




Atzera