Sizilia

Mediterraneoko M-ko uharte handiena eta Italiako eskualdea, Italiako penintsulatik HM-ra, Messinako itsasarteak bereizita. Bederatzi prob.ez ostuta: Agrigento, Caltanissetta, Catania, Enna, Messina, Palermo, Ragusa, Sirakusa eta Trapani; 25.709 km2 eta 5.173.000 bizt. Hbru. Palermo. Siziliak triangelu-forma du eta artxipelago txikiz inguratuta dago. Menditsua da, Etna sumendia da uharteko mendi garaiena (3.345 m). Klima mediterranearra da eta udan ez du ia batere euririk egiten. Ekonomi garapena oso makala izan da eta horrek Europarako, Ameriketarako eta Italiako I-rako emigrazioa bultzatu ohi du; halere, biztanle-dentsitatea handia da. Langabezi handia dago; industria turismoa baino urriagoa da.
Historia. K.a. III-II. milurtekoetan sikanoak, sikuloak eta elinoak bizi ziren uhartean. K.a. 734: korintoarrek Sirakusa sortu zuten. K.a. 212: Lehen Gerra Punikoan erromatarren esku gelditu zen uhartea. K.o. 535: Bizantziar inperioaren zati bilakatu zen. 827: arabiarrak nagusitu ziren. XI. m.: normandiarrek konkistatu eta monarkia aberats eta boteretsua antolatu zuten. 1194-1250: Hohenstaufen etxeak bere esku hartu zuen uhartearen gobernua eta Siziliako erresumak maila gorena iritsi zuen politika- eta kultur arloetan. 1266: Aita Santuak Karlos I.a Anjoukoa koroatu zuen Siziliako errege, baina siziliarrek onartu ez, eta bitan matxinatu ziren. 1282: Siziliar bezperak izeneko matxinadaz baliatuz, Aragoiko Pedro III.ak uhartea konkistatu zuen. 1442: Napoliko eta Siziliako erresumek bat egin eta Bi Sizilietako erresuma osatu zen, lehenik Aragoiko koroari eta ondoren Espainiakoari lotuta egon zena. 1713: Savoiako etxeak eskuratu zuen, baina bost urte geroago Habsburg-eko etxearen menpean geratu zen Sardiniaren truke. 1734: Bi Sizilietako erresuma Karlos Borboikoak eta bere ondorengoek gobernatu zuten. 1860: Giusepe Garibaldik matxinada antolatu eta Italiaren aginpidean geratu zen. 1948: autonomi estatutua lortu zuen Italiaren baitan.




Atzera