guzti
zenbtz. orok. (izord. gisa joka dezake) 1. Osoa (artikulu mugatzaile singularrez). Liburu guztia irakurri zuen. Pitxerreko ur guztia. Guztia daki. 2. Multzo osoa, ezein banakoren salbuespenik gabe (artikulu mugatzaile pluralez). Haren ardi guztiak zuriak ziren. Lurralde guztietako ordezkariak. Guztiok dakigunez. • ETA GUZTI. Adierazten denarekin batera, hartaz horniturik (inongo mugatzailerik hartzen ez duen izen-sintagmaren ondoan). Jantzi eta guzti sartu zen ibaian. || GUZTIAN. Gertaldi guztietan (erlatibozko esaldiaren ondoan). Gogoak ematen zion guztian egiten zuela. || GUZTIAREKIN ERE. Dena dela, hala ere. || GUZTIAZ ERE. Guztiarekin ere. || GUZTIETAN. Gertaldi guztietan (erlatibozko esaldiaren ondoan).
Atzera