jai

iz. 1. Lan egiten ez den eguna, edo egunaren zatia. Igandeak eta gainerako jaiak. Bazkalondoan jai hartu dugu azokara joateko. Jai eman. Jai egin. Jai al duzu gaur? 2. Etxe edo antzeko lekuren batean, bertaratutakoak dibertitzea helburu duen bilera soziala. Gehienetan jan-edanaz, musikaz, dantzaz, jokoz, etab.ez eratzen da. Jai handi bat izan genuen bart jauregi honetan. 3. (askotan pl.) Herri, hiri edo eskualde batean norbaiten oroitzapenetan egiten den elizkizun- edota dibertsiozko ekitaldi-multzoa. Herriko jaiak. Euskal jaia. Jaiak antolatu. 4. (G) Igandea. Larunbatean edo jai-bezperan. • JAI ETA ASTE. Egunero. Jai eta aste egiten du lan. || JAI GELDITU. Zerbaitetan parte hartu gabe, ezer gabe, gelditu. || JAI IZAN (HOR, HORREKIN, HORREGANDIK). Zer eginik ez izan, zer eginik ez egon. Eta irakurtzen ez dakitenentzat, liburuek jai daukate, noski. Horregandik jai daukagu. Jai zegok!



Atzera