krokodilo

iz. ZOOL. Krokodilidoen familiako narrasti krokodilioen izen arrunta. Kaimanek eta gabialek baino mutur motzagoa dute eta goiko barailan beheko laugarren hortz-parea kokatzeko gune-pare bat dute. 10 m-raino hazten dira eta Afrika eta Amerikako ibaietan bizi dira. • krokodilo nilotar. Afrika ekuatorial eta tropikalean bizi da eta bere larrua oso preziatua da (Crocodylus niloticus).



Atzera