zementu

iz. 1. Urarekin ore biguna eratzen duen hauts-formako substantzia, airearekin kontaktuan gogortzen dena eta eraikuntzan blokeak egiteko edo elementuak lotzeko erabiltzen dena. 2. Aglomeratzaile ez-hidraulikoen izen generikoa. 3. ANAT. Hortz-albeoloetako hezur-ehuneko zati berezia, hortz-piezen sustraia estaltzen duena. 4. GEOL. Mineral eta harrien aleak lotzen dituen substantzia. 5. METAL. Metal batekin kontaktuan jarrita berotu delako deskonposatzen den materiala, tenperatura altutan osagaietako bat edo gehiago delako metalaren gainazalean difusioz sartzea eragiten duena. • ERAIK. porlan zementu. Zementu artifizialik ohizkoena. Kararri eta buztinezko nahaste artifizial homogeneoa oso tenperatura altutan (1.450 ºC-tan) errez eta gero igeltsua erantsiz eta dena birrinduz prestatzen da. || zementu azkar. Fraguatze-prozesuaren hasiera eta batez ere bukaera porlan zementuak baino askoz ere azkarrago dituena. Ordu-erdi baino gutxiago behar izaten du. || zementu hidrauliko. Fraguatzeko ura nahasten zaiona. || zementu-bloke. Zementuzko pieza aurrefabrikatua, paralelepipedo-formakoa eta zuloduna, adreilua baino handiagoa eta harlanduaren gisan hormak egiteko erabiltzen dena. || zuntz-zementu. Amianto-hautsarekin nahastutako porlan zementua. Kanalizazio-hodietan eta hormak estaltzeko plaka moduan erabiltzen da.



Atzera