bide 1
iz. 1. Bertatik ibiltzeko prestatua den lur-zerrenda. Bide nagusia. Ahuntz-bidea. 2. Toki batetik bestera joateko igaro behar diren tokien segida; ibilbidea. Etxetik eskolarako bidean. 3. Distantzia; aldea. Hondartzatik ordu laurdeneko bidean, mendigain batean. Esatetik izatera bide handia zegok. 4. Helburu bat iristeko balio duen zera; zerbait lortzeko modua. Ba ote da biderik ni etsai horiengandik libratzeko? Batasuna lortzeko bide bakarra. 5. Arrazoia, zergatia. Eskandalurako bide bat. Min izateko badu biderik. 6. Arriskua. Bekatuaren bide guztietatik aldegiteko. 7. ANAT. Zenbait hodi edo kondukturi ematen zaien izena. Linfa-bidea. Malko-bidea. • bide-aurreko. Aitzindaria, norbaiti edo zerbaiti bide egiten diona. || bide-bazter. Bidearen ertza. || bide-buru. (batez ere Ipar.) Bidegurutzea. || bide-erakusle. Gidaria. || bide-zidor. Mendi edo landetako bide meharra, oinezko edo abereentzakoa. || lurpeko bide. Lurraren azpitik doan bidea. • BIDE BATEZ. 1. Batera. Bide batez egiten ditu bi mandatu. 2. Bidenabar. Bide batez esana. || BIDE EGIN. 1. Bidea ireki, ebaki. Egiak eta urak egiten dute bide. 2. Bidez ibili, bidaiatu. Handik hona urak bide egin du. || BIDE IZAN. Bidezko izan. Bide dena emango zaizue. || BIDEA EBAKI. 1. Bidea ireki. Erromatarrek Euskal Herrian ebaki zituzten bideak. 2. Eragotzi. Haren asmo makurrari bidea ebakitzeko. || BIDE(A) EMAN. Erraztasuna, aukera eman. Gaizki hitz egiteko bidea emanik. || BIDEA HAUTSI. Bidetik saihestu; koldartu. Artzak, gizona ikusirik ere, ez du bidea hausten. Nik ez diat hiregatik biderik hautsiko. || BIDEAK EGIN. Bide luzea egin. Gosetuta egongo zarete holako bideak eginik. || BIDEARI EKIN. Bidez ibiltzen hasi. || BIDEARI LOTU. Bidez ibiltzen hasi. || BIDEZ. 1. Bidenabar. 2. Arrazoiz. Apaizen bat lizunkeriatan ikusten baduzu harritzen zara, eta bidez hala ere. || BIDEZ (ibili, joan...). Itzain bat bidez doa, gurdia idiei lotuz. || BIDEZ BIDE. Bideetan barrena. Bidez bide zihoan asto bat. || -(E)LA BIDE. Adierazten dena arrazoia dela. Euliak direla bide, gaitz beldurgarri bat sortzen zaio hango jendeari. || (-EN) BIDEZ. (-en) bitartez. Zelatarien bidez etsaien asmoen berri jakin. Dekretu bidez ezarria. || -T(Z)EKO BIDE(T)AN. Egoera jakin batetan; -t(z)eko zorian. Bere etxea laster hauts egiteko bidetan sartuta. Lehenbailehen sendatzeko bidean jarri.
Atzera