gozatu
1. da ad. Zerbaitetik atsegina lortu (objektua -z kasu-atzizkiaz). Munduko atsegin guztiez gozatzen banaiz ere. 2. du ad. Zerbait egin, ikusi nahiz entzutean sentimendu atsegina izan. Asko gozatzen dugu musika entzuten. 3. da/du ad. Gozoago, eztiago bihurtu, gozotasuna hartu edo eman. Ur-ardo azukrez gozatua. Seme haserrea gozatzeko. 4. du ad. Janariez mintzatuz, ondu, gaiei gozagarriak ezarri. 5. zaio/du ad. Mina kendu, zauria sendatu edo hobetu. Loak gozatu du nire buruko mina. Zauria asko gozatu zaio azken egun hauetan. 6. du ad. Lurrak ongarritu. 7. du ad. Burdinari edo burdinazko lanabes edo armei beharrezko gogortasun eta malgutasuna eman. 8. du ad. Musika-instrumentua bere tonuan jarri, afinatu. 9. du ad. KIR. Pilota-jokoan, pilota bete-betean eta modu zeharo egokian jo.
Atzera