joan (ad.)

1. da ad. Hiztuna dagoen tokitik, beste toki batera higitu; norbait dagoen tokitik alde egin. Bilbora joan. Mutikoa ohera joan orduko. Trenez joan. Ni joan nintzen eta bera gelditu egin zen. 2. da ad. Denborazko hedadura duten gauzez edo izakiez, igaro; hil. Joan den urtean. Urteak joan ahala. Haurtzaroa joan zitzaigun. Orixe ere joan zaigu. 3. da ad. Aditz-ekintzaren jarraitasunaren adierazlea (osagaitzat beste aditz baten era burutua -z kasu-atzizkiaz edo era burutugabea duela). Herri xehea galduz omen doa euskara. 4. da ad. Gertaera baten berehalakotasunaren adierazlea (modu trinkoan, osagaitzat aditz-izen bat -ra kasu-atzizkiaz duela). Trena abiatzera doa. Erortzera zihoanean. 5. da ad. (B) Aditzaren ohizkotasunaren adierazlea (nor kasuan eta aditz iragangaitz baten era burutuaren ondoan). Gaitz guztien sustraia alferkeria izan doa. Urre-gakoaz ate guztiak ireki doaz. 6. zaio ad. Axola izan, gorabehera handia izan; norbaiti edo zerbaiti dagokion ardura edo arazoa izan (nor-nori saileko aditz trinkoez soilik). Herriari dihoazkion arazoetan. Ez dagokio lekuari, eta ez dihoakit niri; zein den zein baino goiztarrago erabakitzea. 7. du ad. (Ipar. edo GN) Eraman. Gure aita zenak berekin joan zituen dohain gehienak.



Atzera