kadentzia

iz. 1. Soinu edo mugimenduen erritmo edo errepikapen erregularra. 2. LIT. Prosa edo poesian, azentu eta geldiuneen banaketa egokia. 3. MIL. Su-arma batek denbora-unitate jakin batean egin dezakeen tiro-kopurua. 4. MUS. Esaldi baten amaiera- edo pausagune-itxura ematen duten lotura harmonikoen multzoa. 5. MUS. Musika-obra baten ezaugarri diren erritmo edo soinu-segida desberdinen multzoa. • MUS. kadentzia perfektu. Esaldi musikalaren bukaerako akorde-segida, dominante eta tonikaren akordeek osatzen dutena. || kadentzia plagal. Esaldi musikalaren bukaerako akorde-segida, subdominante eta tonikaren akordeek osatzen dutenean. Kadentzia perfektuari kontrajarria.



Atzera