kanpai
iz. 1. Alderantzikatutako kopa baten itxura duen metalezko instrumentua, barruan duen mihi batez edo kanpoko mailuka baten bidez hots durunditsu eta iraunkorra ateratzen zaiona. 2. Kanpai-hotsa. 3. Kanpai-itxurako zernahi gauza edo tresna. 4. KIM. Forma desberdinetako beirazko ontzia, laboratorioetan erreakzio bateko gasak jasotzeko, gorputz bat gas-atmosfera batean isolatzeko, analizatzeko, etab.erako erabiltzen dena. • hil-kanpai. Norbait hil dela adierazteko jotzen dena. || ke-kanpai. Piramide-enborraren formako elementua, sukalde, labe, beheko su, etab.etako keak hartu eta kanpora bidaltzeko balio duena. || su-kanpai. Sua dagoela adierazteko jotzen dena.
Atzera