kate(a)

iz. 1. Eraztun-formako edo beste edozein formako piezak lotu edo giltzatuz lortutako segida malgua, transmisio-elementu, lotura edo apaingarri moduan erabiltzen dena. Zilarrezko katea zeraman lepoan. Bizikletaren katea. 2. Era bereko elementu edo gertaeren segida. Giza katea. 3. Dependentzia edo obligazioa sortzen duen egoera. Bada kateak hausteko garaia. 4. Enpresa bereko kide diren eta jarduera bera duten establezimendu komertzialen multzoa. Hotel-katea. 5. AUTOM. (pl.) Elur edo izotz gainean ibiltzeko ibilgailuen pneumatikoei ezartzen zaien elementua. 6. ELEKTRON. Soinu-erreprodukziorako sistema, iturri batez (disko-jogailua, magnetofonoa, sintonizadorea), anplifikadore batez eta zenbait bozgorailu edo baflez osatua. Hi-fi katea. 7. ERAIK. Harlangaitzezko edo adreiluzko horma batean bertikalean jartzen den silarri-multzoa, matxoi-moduan eta horma hori gogortzeko batik bat izkinetan jartzen dena. 8. ERAIK. Gurutze-ganga bateko nerbioetako bakoitza. 9. KIM. Konposatu baten egituran elementu baten atomoek osatutako segida lineala zein irekia; katea karbonatuak dira ohizkoenak. Katea irekia, katea itxia, katea alifatikoa. 10. TELEKOM. Programa bera emititzen duten irrati- edo telebista-emisoreen sarea; kanal jakin batez irrati- edo telebista-emisioak egiten dituen erakundea. • katea mintzatu. HIZKL. Denboraren harian esakuneak eratzen dituzten unitate linguistikoen segida. || katea trofiko. EKOL. Elika-katea.



Atzera