ondo 2
iz. 1. Zerbait edo norbaiti buruz, hura ukitzen edo alboan dagoen aldea (batez ere leku-denborazko atzizkiez erabiltzen da eta postposizioa osa dezake, dagokion izen-sintagmak -en kasu-atzizkia hartzen duela; delako sintagmako izenak zerbait bizigabea adierazten badu eta atzean adjektiborik ez badu, -en atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Bide-ondoetan eta bidegurutzetan suak egitea. Zure ondoan jarri nahi dut. Ate ondoan. Judea guztian eta ondoko bazterretan. 2. Ondorengo denbora, gero datorren denbora (aurrekoa bezalako erabilera du, baina aditzaren era burutuaren ondoren ere erabil daiteke). Hitzaldi-aurreak eta hitzaldi-ondoak ez dira egokiera erosoak izaten berriketa lasairako. Meza ondoan. Alaba ezkondu ondoan. Gau luze baten ondotik. 3. (batez ere Ipar.) Atzea (beti leku-denborazko atzizkiez eta dagokion izen-sintagmak -en atzizkia duela). Goazen aurrera izarraren ondotik. Laudorioen ondoan dabilena. • -EN ONDOAN. -ekin konparatuta. || ONDOZ ONDO. Bata bestearen atzetik.
Atzera