Kazakhstan

Erdialdeko Asiako estatua, Kaspiar itsasoaren eta Txinaren artean. Mugak: I-an Errusia; H-an Kirgizistan, Uzbekistan eta Turkmenistan; E-an Txina; M-an Kaspiar itsasoa. I-an Siberiako lautada dago eta H-an Aral itsasoaren kostaldea; HE-an daude mendi garaienak (Altai mendikatea). Klima kontinentala eta biziki lehorra du. Zorupeko baliabideetan oso aberatsa da (kobrea, beruna, zinka, burdina, petrolioa, gas naturala). Abeltzaintza nomada (ardiak) eta zerealak. Industria (metalurgia).
Historia. XVIII. m.az geroztik Errusiaren parte izan zen; errusiarrek Al-Meshet (g.e. Kizil-Orda) okupatu eta Vernii (g.e. Alma-Ata) eta Akmolinsk fundatu zituzten. 1917: kazakhen buruzagiak, Ali Khan Bukei-k, autonomia aldarrikatu eta gobernu nazionalista eratu zuen. 1920: Armada Gorriak kontrairaultza errusiarreko tropak garaitu eta Kazakhstan okupatu zuen; Errusia barruko Kirgiziako errepublika autonomoa osatu zuen. 1925: Kazakhstan izena hartu zuen errepublika autonomoak. 1936: SESBko errepublika federatu bilakatu zen. 1990: lehen hauteskunde libreak egin ziren. 1991: SESB deseginda, independente bilakatu zen. EIEn sartu zen. Nursultan Nazarbaiev da errepublikako lehendakaria.




Atzera