Mogel Urkiza, Joan Antonio

Euskal idazle gipuzkoarra (Eibar, 1745 - Markina-Xemein, 1804). Apaiztu eta Markinan finkatu zen hil arte. Mogel eta Ańibarro idazleek bizkaiera hizkuntza literario bihurtu zuten; Mogelek bere estreinako liburua gipuzkeraz idatzi baldin bazuen ere (Confesio ta comunioco sacramentuen ga-ean eracasteac, 1800), ondorengo guztiak Markinako hizkeran oinarritutako bizkaieran moldatu zituen. Testu ugari idatzi zuen euskaraz zein gaztelaniaz (azken hauek jende ikasiari zuzenduak): Versiones Bascongadas de varias arengas y oraciones selectas (1802); Nomenclatura de las voces guipuzcoanas y sus correspondientes vizcainas y castellanas; Confesio ona (1803) Bizkaiko euskaran prestaturik, Cristinauaren jaquinvidea Asteteren itzulpena, Análisis filol-gico de un sermón euskérico escrito en 1792; Pascalen gogamenak eta dudarik gabe bere obra nagusia den Peru Abarca. Humboldt hizkuntzalari alemaniarraren laguna eta lankidea izan zen eta harreman estuak izan zituen Astarloa, Agirre eta Ańibarro euskal idazle garaikideekin. - Joan Jose. Euskal idazle gipuzkoarra (Deba edo Soraluze, 1781 - Xemein, 1849), Joan Antonioren iloba eta Bizenta Antoniaren anaia. Markina-Xemeingo apaiza izan zen. Karlista zen eta Lehen Karlistadan Bizkaiko jaurerriko diputatu nagusi hautatu zutenean, parrokiatik egotzi egin zuten. Baseerritaar nequezaleentzaco escolia (1816) idatzi zuen aita kristau onaren eginbeharrak bilduz; Egunoroco lan on ta erregubac meza santuba ondo enzuteco: confesino ta comuniyoba biar dan leguez eguiteco prestaera eta zucenbideac (1820) eta Mayatz-illeraco Berba aldijac (1885) ere idatzi zituen. - Bizenta Antonia. Euskal idazle gipuzkoarra (Azkoitia, 1782 - Abanto, 1854), Joan Joseren arreba eta Joan Antonioren iloba. Euskal literaturan euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen. Latina ondo menperatzen zuen eta Esoporen alegiak euskaratu zituen (Ipui onac, 1804). Toledoko kardinalaren gutun bat euskaratu zuen (1820); horretarako, erdal hitzak mailegatu nahi ez eta Larramendiren neologismoetara jo zuen.



Atzera