erretina

iz. ANAT. Begiaren barneko geruza, argiarekiko sentikorra dena.
Erretina ikus-nerbioaren zabalgunea da eta bi geruzaz osatuta dago. Barnekoak argiarekiko sentikorrak diren bi zelula-mota (konoak eta makilatxoak), odol-basoak eta nerbio-zelulak ditu. Kanpokoa pigmentuduna da eta argia isladatu eta begitik kanpo alde egitea eragozten du. Ikus-nerbioa irteten den puntua itsua da.
Erretinaren azterketa klinikoa oftalmoskopioaren bidez begiaren hondoa miatuz egiten da; elektrorretinograma eta angiografiaren bidez beste hainbat azterketa osagarri egiten da.
Erretinako gaixotasun usuenak makularen endekapena, erretina askatzea eta hainbat gaixotasunen (diabete, hipertentsio, arteriosklerosi, etab.en) ondorio diren erretinopatiak dira.




Atzera