hodei

iz. 1. METEOROL. Atmosferan esekiduran dauden eta ur likidoz, izotzez edo biez eraturiko zatiki oso txikien multzo ikuskorra. 2. MIT. Euskal mitologiako jeinua, Mariren aginduetara dagoen ekaitz eta trumoiaren eran agertzen dena. behe-hodei. Beheko estaian behaturikoa (stratusak eta stratocumulusak behe-hodeiak izaten dira ia beti). || erdi-mailako hodei. Erdiko estaian behaturika (altocumulusak ia beti erdi-mailakoak izaten dira). || goi-hodei. Goiko estaian behaturikoa (cirrusak, cirrocumulusak eta cirrostratusak goi-hodeiak izaten dira ia beti). || hodei-banku. Genero bereko hodei nahiz hodei-sistema jarraia edo ia jarraia, maila bertsukoa, baina zeru-atal txiki bat bakarrik estaltzen duena. || hodei-barra. 1. Zikloi tropikal batetik hurbil horizontean agertzen den hodei-masa trinkoa. 2. Edozein hodei-zerrenda luze, estu eta jarraia. || hodei-espezie. Hodei-generoen azpisailkapena, forma, dimentsio, barne-egitura edo/eta haien eraketan esku hartzen duten prozesu fisikoak kontuan hartuz egindakoa. || hodei-estai. Atmosfera banatu ohi den hiru estai bertikaletako bakoitza: behekoa, erdikoa eta goikoa (estai bakoitzean normalean hodei-genero jakinak agertzen dira). || hodei-estaldura. Hodeitza osoa. || hodei-genero. Hodeikera desberdinak sailkatzen diren hamar talde nagusietako bakoitza. Hodeien garapena (horizontala edo bertikala) eta altitudea kontuan hartuz sailkatzen dira: altocumulus, altostratus, cirrocumulus, cirrostratus, cirrus, cumulonimbus, cumulus, nimbostratus, stratocumulus eta stratus.



Atzera