hortz

iz. 1. Ornodun askoren barailen ertzean ezarritako pieza gogor eta zurixketako bakoitza, murtxikatzeko, harrapatzeko eta eraso eta defentsarako balio duena. 2. Hainbat objekturen zati edo pieza puntadun edo irtena. Arearen hortzak. 3. BOT. Landareetan, hostoen eta beste organo lauen ertzetako irtengune txiki eta estua. 4. TEKNOL. Tornu- edo ebaketa-erremintetan, atal ebakitzaile edo aktibo diren irtengunetako bakoitza. 5. TEKNOL. Engranajeek kanpoaldean tailatuak dituzten kosketako bakoitza. 6. ZOOL. Ornogabeetan, aho inguruko irtengune gogorretako bakoitza. • esne-hortz. Hortzeria aldatzen duten animalietan, lehen hortzaldiko piezetako bakoitza. || hortz erorkor. Esne-hortza. || hortz iraunkor. Hortzeria aldatzen duten animalietan, bigarren hortzaldiko piezetako bakoitza. || hortz-neurri. TEKNOL. Engranaje baten ondoz ondoko bi hortzen puntu homologoen arteko distantzia angeluarra. • HORTZAK BERDINDU. Heldutasunera iritsi. || HORTZAK ERAKUTSI. Norbaitek, erasotzen dionari aurre egiteko prest dagoela adierazi.



Atzera