kardinal 2

1. iz. ERL. Aita santua hautatzen duten Elizako goi-kargudun edo prelatuetako bakoitza. 2. izond. Nagusia, funtsezkoa. Lau bertute kardinalak. 3. izond. HIZKL. Hots estandarra, bere artikulagunea arautzat hartua izan dena. 4. izond. MAT. Multzo bateko elementu-kopurua adierazten duen zenbakia. 5. iz. eta izond. HIZKL. Delako zenbakia adierazten duen zenbatzailea (euskal gramatikan zenbatzaile zehatz izendapena erabiltzen da). • puntu kardinal. Ik. puntu.
ERL. Kardinalek aita santuaren kontseilua osatzen dute eta kargu edo arduraren arabera kardinal apezpikuak, kardinal presbiteroak eta kardinal diakonoak izan daitezke. XIII. m.az geroztik aita santuak hautatzen ditu. 1586an horien kopurua 70era mugatu zuen Sixto V.ak, baina Joan XXIII.ak 89 kardinalera zabaldu zuen muga 1958an. Beren eguneroko egiteko administratiboaz gain, kardinalen betekizun nagusia aita santu berria konklabean hautestea da. 80 urtetik gorakoek ez dute horretarako eskubiderik, 1971ko dekretu baten arabera.




Atzera