kontu

1. iz. Kopuru baten zenbatze edo mugatzea. Irabazien, galeren kontua. 2. iz. Irabazien edo gastuen zenbatekoa dakarren agiria. Jatetxeko kontua ordaindu. 3. iz. Arreta, ardura, arta. Kontu handia ipini behar dugu horretan. 4. iz. (lgart.) Arazoa, auzia, egitekoa. Hori beste kontu bat da. Adin-kontua da hori. 5. iz. (lgart.) Ipuina. 6. iz. EKON. Pertsona batek aurrezki-kutxan edo bankuan kopuru bat gordailatzean eratzen den kontratua. Kontu bat ireki aurrezki-kutxan. 7. adb. Kontuz. Kontu, kontu, ate zahar hori puskatu gabe. Kontu gero! kontu korronte. EKON. Gordailugileak dirua banku edo aurrezki-kutxatik nahi duen kopuru eta alditan eskura dezakeen kontua, muga bakarra gordailatutako diru-kopurua izanik. ARDI-, BEHI-KONTU. Ardiak, behiak zaintzen. Zer zabiltza zu hemen, makila eta guzti? Ardi-kontu, Bartolo, nahi banauzu ikusi. || -EN KONTU. -en ardurapean. Gainera gizadia zaintzea ez dago nire kontu. || -I KONTU HARTU. Kontu egin, arduratu, begiratu. || KONTU, KONTUA(K) ATERA. Kalkuluak egin, kalkulatu; zerbaitetatik halako ondorioa atera. Eta hortik kontu atera ezazue zein gauza kaltegarria den hantustea. Ez zitzaizkion kontuak ateratzen. || KONTU, KONTUA(K) EMAN. Egin denaren berri eman. Ez diot inori konturik eman behar. || KONTU-KONTARI. Berriketan. Kontu-kontari ari zen. || KONTUA(K) EGIN. Kontuak atera. Orduan kontuak egingo eta zorrak pagatuko dituzula. || KONTUAK ESKATU, GALDETU. Zerbaiten azalpena eskatu; bereziki, erantzukizuna duenari. Nor naiz, beraz, herri oso bati kontuak eskatzeko? || KONTUA(K) GARBITU. Kontuak, zorrak kitatu. || KONTUA(K) HARTU. Kontuak eskatu. || KONTUAN EDUKI, IZAN. Kontuan hartu. Orain idazten diren euskalkiak kontuan edukitzekoak dira, batasun osorik ez duguino. || KONTUAN EGON. Erne egon. || KONTUAN JARRI, IPINI. Gaztigatu, abisatu. || KONTUAN HARTU. Gogoan hartu, aurrerantzean aintzakotzat hartu. Bere egoera kontuan hartu gabe.



Atzera