oro

zenbtz. orok. (Ipar.) Dagokion izen-sintagmak adierazten duen multzo osoa, ezein banakoren salbuespenik gabe, adierazteko erabiltzen den hitza (ezin du inoiz artikulurik hartu; izen-sintagma soilari dagokionean, haren ondo-ondoan, kasu-atzizkia orok hartzen duela; erlatibozko esaldi bati dagokionean, haren ondo-ondoan; izen-sintagmak artikulu pluralaren marka edota artikulu singularraren marka (hau batez ere Z.) hartzen dituela erabil daiteke; izenordain gisa joka dezake, edo legokiokeen izen-sintagma ezabaturik dagoela). Gauza ororen gainetik. Gizon den orok badaki. Ihesi joan direla ene gogoeta gaiztoak oro. Bere odola oro isur beza. Orok dakite hori. ORO HAR. Gehienak, ohizkoenak, nabarmenenak kontuan izanik, axola gutxiko kontuak alde batera utzirik. Zortzi urte igaro ondoren, ez dut uste, oro har, eginahalaren arrakasta uka daitekeenik. || OROREN BURUAN. Azken batean. Hura baita ororen buruan beharrena. || OROREN GAINETIK. Gauza guztien gainetik. Arbasoen mintzaira maitea maitatu du ororen gainetik. || OROTAN GAINDI. (Z) Ororen gainetik. || OROZ GAINETIK. Ororen gainetik.



Atzera