pala

iz. 1. Eskuarki zurezkoa den kirten luze samar bati loturiko zurezko edo metalezko xafla zabal batez osaturiko lanabesa, lurra eta honelakoak mugitzeko erabiltzen dena. 2. (hed.) Gutxi gorabehera aurrekoaren forma eta edozein tamaina eta materialez eginiko lanabesa, hainbat material leku batetik bestera garraiatzeko erabiltzen dena. 3. Arraunaren zati zapal eta zabala. 4. Hainbat tresnak duen pieza lau eta zabaletako bakoitza. Helizearen palak. 5. KIR. Pilotan jokatzeko tresna, heldulekuaren aldetik estu samarra eta bestean aski zabala den zurezko pieza bakar batez osatua (ez da eranskinik onartzen); tresna horretaz baliatuz egiten den kirola. • pala handi. KIR. Frontoi luzean erabiltzen den pala-mota. 700-800 g pisatzen du eta gehienez 52 cm luze, 11,5 cm zabal eta 4,8 cm lodi izan daiteke. || pala mekaniko. ERAIK. Lurketa-lanak egiteko erabiltzen den makina potentzia handikoa. || pala motz. KIR. Pala handia bezalakoa, baina zertxobait txikiagoa (49-51 cm-ko luzera, 600-700 g-ko pisua), frontoi motzean erabiltzen dena. || pala zabal. KIR. Gomazko pilotaz aritzeko paleta.



Atzera