plaka

iz. 1. Edozein materialezko xafla, disko edo egitura zabal, mehe eta zurruna. 2. Idatzi edo irudiak daramatzan metalezko, plastikozko edo beste hainbat materialezko xafla, bereziki norbaiten izena, lanbidea, etab. adierazten dituena. 3. ARG. Argiarekiko sentikorra den emultsioz estalitako beirazko xafla, negatiboak egiteko erabiltzen dena. 4. ELEKTRON. Hodi elektronikoetako anodoa. 5. GEOL. Litosferaren egitura-unitate zurruna, 100 km inguruko lodiera duena, eta beste hainbatekin Lurraren kanpo-geruza osatzen duena. 6. MED. Larruazalean eratzen den orban koloreduna; bonaz estalitako larruazal-zatia. Ekzema-plaka. hortz-plaka. MED. Janari-hondakinez eta bakterioz osatutako geruza organikoa, hortzak estaltzen dituena eta txantxarraren sorreran garrantzi handia duena. || plaka motore. ANAT. Nerbio motorearen eta muskuluaren arteko lotura-gunea. Bertan, nerbioak muskuluaren uzkurketa eragiten duen bitartekari kimiko bat jariatzen du. || plaken tektonika. GEOL. Ik. tektonika.



Atzera