sistema

iz. 1. Elkarren artean nolabait egituratuta dauden eta helburu jakin bat duten elementu edo prozesuen multzoa. Bideo-sistema desberdinak daude merkatuan. 2. Elkarrekiko era jakin batean kokaturik dauden edo higitzen diren gauzen multzoa. 3. Zientzia, jakintza-alor edo filosofi eskola baten oinarri eta ezaugarri den idei multzo egituratua. Sistema filosofikoa. 4. Gizartearen antolaketa politiko, sozial edo ekonomikoaren oinarri diren egitura, jarduera eta harremanen multzoa. Sistema kapitalista. 5. BIOL. Funtzio berbera betetzen duten edo prozesu organiko jakin batean elementu osagarri diren organoen multzoa. Nerbio-sistema. 6. GEOL. Sailkapen kronoestratigrafikoaren hierarkiako hirugarren maila, eratema baino beheragokoa eta serietan banatua (baliokide geokronologikoa periodoa da). ekuazio-sistema. MAT. Ik. ekuazio. || hodei-sistema. METEOROL. Perturbazio atmosferikoetako hodei-mota desberdinen multzoa. || sistema aditu. INFORM. Jakintza-arlo espezializatuetako problema konplexuak ebazteko pertsona aditu batek jarraituko lukeen prozedura simulatzen duena. || sistema eragile. INFORM. Programa- eta errutina-multzoa, ordenadorea osatzen duten unitateen funtzionamendua kontrolatzeaz, programen egikaritzapena gainbegiratzeaz eta baliabideen gestioaz arduratzen dena. || sistema kristalino. Ik. 1 kristalino. || sistema metriko hamartar. Ik. metriko. || sistema nagusi. INFORM. 1. Sistema informatikoetako prozesadore zentralaren eta memoria primarioaren konbinazioa, sarrera-irteerak, memoria lagungarriak, etab. kanpo uzten dituena. Sarritan prozesadore zentralaren sinonimo gisa erabiltzen da. 2. Sistema informatiko handia, mikro eta miniordenadoreei kontrajartzen zaiena. || sistema periodiko. KIM. Ik. periodiko. || sistema planetario. ASTRON. Izar batek eta bere inguruan grabitatzen duten astro guztiek (planetek, sateliteek, asteroideek eta kometek) osatzen duten multzoa. || Unitate-Sistema Internazional. Ik. unitate.



Atzera