zulo

iz. 1. Gainazal bateko irekigune edo barrunbea. Zulo asko zegoen errepidean. Sudur-zuloak. 2. Zerbaiten alde batetik besterainoko irekidura. Orratzaren zuloa. 3. Erliebearen hedadura gutxiko sakongunea, zokoa. 4. Hilobia. 5. (hed.) Zerbait gordetzeko toki ezkutua (bereziki erakunde klandestino baten ezkutaleku edo arma-gordelekua adierazteko erabiltzen da). 6. (hed.) Hutsunea, hutsa. Aitak ez du ama zenaren zuloa betetzen. 7. (lgart.) Defizita, zorra. 8. KIR. Trinketean, frontisaren eskuinaldean txaparen gainean dagoen barrunbea. zulo beltz. ASTRON. Materia eta are argia ere bere baitara erakartzeko eta bertatik irteten ez uzteko adinako eremu grabitatorioa sortzen duen dentsitatea duen gorputza. Beren masa handiaren eraginez kolapsatutako supernoba erraldoien ondoriozko objektuak direla uste da, leherketa eta gero areago uzkurtu direnak. Unibertsoko zenbait izarretan, materiak bertatik ihes egiten duela eta puntu baten inguruan kiribiltzen dela detektatu da.



Atzera