Xiva

Hinduismoko Trimurti edo hirukoan hirugarren jainkoa. Brahmak sortu eta Visnuk onik gordetzen duena, Xivak desegin egiten du, zaharkitua suntsitu alegia. Oso izaera konplexua du; aldi berean suntsitzaile eta sortzailea da, aszetikoa batetik eta sentsualitatearen ikurra bestetik, onbera baina mendekatzailea. Kailasa mendian bizi omen da, Himalaian, Kali emaztearekin (Parvati eta beste izen batzuk ere baditu) eta Skanda (sei buruko jainkoa) eta Ganesa (elefante-burua duen jainkoa) semeekin. Ondoan Nandi zezena duela agertzen da maiz. Hiru begi ditu, hirugarrena, itxita egon ohi dena, bere barnerantz begiratzeko erabiltzen duela. Batzuetan dantzari gisa azaltzen da (Nataraja).



Atzera