Finlandia

(suomieraz Suomen Tasavalta; suedieraz Republiken Finland). Europako I-ko estatua, Eskandinavian. Mugak: I-an Norvegia; M-an Suedia, Norvegia eta Botniako golkoa; H-an Itsaso Baltikoa (Finlandiako golkoa); E-an Errusia.
Historia. K.a. I. m.- K.o. I. m.: finlandiarrak oraingo lurraldean kokatzen hasi ziren. 1157: Erik IX.ak, Suediako erregeak, finlandiarren kontrako gurutzada antolatu zuen. 1249: Birger Jarl erregeak gotorleku-katea bati esker suediarren nagusigoa sendotu zuen. 1323: Errusiak Finlandia suediarra zela onartu zuen. 1353: Finlandiako dukerria sortu zen. XVI. m.: luteranismoa errotu zen lurraldean. 1550: Gustabo I.a Vasa erregeak Helsinki hiria fundatu eta Finlandiako dukerria bere seme Joani eman zion. Honek dukerri handi bihurtu zuen. 1570: Suedia eta Errusiaren arteko gerra berpiztu zen. 1595: Tayssinako itunak Finlandiako E-ko mugak definitu zituen. 1710-21: Errusiako Pedro Handiaren armadak lurraldea konkistatu zuen eta Nystad-eko itunaren ondorioz, Karelia Errusiaren menpera igaro zen. 1809: Errusiako Alexandro I.ak Finlandia konkistatu zuen. Autonomia eman zion Errusiako inperioaren barnean. XIX. m.: abertzaletasuna indarra hartuz joan zen. 1917: Errusiako iraultzari probetxu atera nahiaz, Finlandiak independentzia aldarrikatu zuen. 1918: gerra zibila piztu zen errusiazale eta abertzaleen artean. 1920: SESBk Finlandiaren independentzia onartu zuen. 1939-40: Armada Gorriaren kontrako borroka galduta, Karelia eta Laponiako zati handi bat SESBri eman behar izan zizkion. 1941-44: Finlandia SESBren kontra borrokatu zen Alemaniarekin batera. 1946: Parisko itunaren arabera, Finlandiak Karelia eta Petsamo galdu zituen. 1948: Adiskidetasun-ituna sinatu zuten Finlandiak eta SESBk. 1956-81: U.K. Kekkonen lehendakariak inguruko herriekiko adiskidetasun-politika sakondu egin zuen. 1982: Mauno Koivisto aukeratu zuten lehendakari. 1992: hainbat adiskidetasun-itun sinatu zituen Errusiarekin. Urte berean Europako Ekonomi Elkartean sartu zen. 1994: Martti Ahtisaari sozialdemokrata hautatu zuten lehendakari; urte berean Europako Batasunean sartzea erabaki zuten erreferendumez. 1995: EBko kide bilakatu zen.




Atzera