elur

iz. Hodeietatik maluta edo izotz-pikor zuritan erortzen den ur izoztua. Elurra mara-mara ari zuela. Elur-maluta. • elur karboniko. Solidotu den anhidrido karbonikoa, hozkailuetan eta suteak itzaltzeko erabiltzen dena. || elur-birrin. Izotz-pikor oso txiki (1 mm baino txikiagoak), zuri eta opakoz osaturiko prezipitazioa. || elur-hauts. Elur lehor eta hauts-erakoa, elur berriaren kristal askeak dituena. || elur-jausi. Mendi-hegal batetik bat-batean erortzen den elur- eta izotz-pila, askotan lurra, harriak eta bestelako hondakinak herrestan eramaten dituena. || elur-lapatx. Elur-maluta txikia; horrelako elur-prezipitazioa. Elur-lapatxa ari du. || elur-maluta. Oro har, elurra osatzen duen edozein izotz-pikor; zehatzago, elur-kristal pilatuez osatutakoa. • ELURRA ARI IZAN. du ad. (Aspektua puntuala denean soilik) Esnatu nintzenean elurra ari zuen. || ELURRA EGIN. (Aspektua ez-puntuala denean soilik). Elurra egin du baina ez du zuritu.
Elurra, atmosferako ur-lurrina izoztu eta kondentsatzearen ondorioz eratutako izotz-kristal txikien prezipitazio solidoa da. Altuera handian dauden hodeietan eratzen dira kristalok eta atmosferako behe-geruzak 0 ºC-tik behera baldin badaude, elur-prezipitazioa izaten da. Aldiz, izotz-kristalak eratzen diren gunetik eta beheranzko bidean 0 ºC-z gorako tenperaturak aurkitzen baldin badituzte, urtu egiten dira eta euri-prezipitazioa gertatuko da. Ura beti sistema hexagonalean kristalizatzen da, baina elur-kristalek forma ugari hartzen dute, beti ere hexagono-itxuratik abiatuta.
Elurraren kolore zuria, berorren osagai diren izotz-kristalek eguzki-espektroaren kolore guztiak isladatzen dituztelako da. Gainera isladatzeko gaitasun (albedo) handia du eta eroale termiko kaskar eta isolatzaile on bihurtzen du. Elurraren gainetiko airea izoztuta egon arren, lurrazala epela egoten da, elurrak babestuta. Honexegatik egiten dituzte inuitek igluak, eta elurtea aurretik ereindako laboreak ere babestuak egoten dira elurpean.
elurbildu




Atzera