eremu

iz. 1. Basamortua. Eremuko bakartasuna. 2. Lurraldea; bereziki lurralde edo barruti baten luze-zabala. Indiako eremu zabal guztiak beteak daude Europako makinaz. 3. Arloa. Lan-eremua. 4. ARG. Begi, argazki-objektibo, instrumentu optiko, etab.ek har dezaketen espazio-zatia. Ikus-eremua. 5. FIS. Gorputz batek bere gain beste batek eragindako indarra jasaten duen espazio-zatia. 6. INFORM. Informazio-unitate bat gordetzen duen erregistro-zatietako bakoitza. || gudu-eremu. MIL. Gerra batean, bi armada borrokatzen diren lekua. || bektore-eremu. MAT. Espazioaren puntu bakoitzari bektore bat ezartzen dion funtzioa. || eremu babestu. INFORM. 1. Erabiltzaileak alda ez dezakeena. 2. Pantailako eremua, teklatutik zuzenean egindako sarreren bidez alda ez daitekeena. || eremu elektriko. ELEKTR. Beste karga batzuen banaketaren eraginez, karga elektriko batek indar elektrikoa jasaten duen gunea. Eremu elektrikoa indar-lerroen bidez adierazi ohi da. || eremu elektromagnetiko. FIS. Uhin elektromagnetikoen eragina hedatzen den espazioko gunea. Maxwell-en ekuazioen bidez aztertzen da. || eremu elektrostatiko. ELEKTR. Kargatutako gorputz estatiko bat inguratzen duen eremu elektrikoa. || eremu grabitatorio. FIS. Masa duen gorputz bat inguratzen duen espazio-zatia. Masa duen beste edozein gorputzek erakarpen-indarra jasaten du eremu honetan. || eremu magnetiko. FIS. Indar magnetikoak agertzen diren gunea. Imanek, korronte elektrikoek edo eremu elektriko aldakorrek sortzen dute. || eremu semantiko. HIZKL. 1. Hitz batek edo hitz-multzo batek hartzen duen esanahien multzoa. 2. Gutxienez sema komun bat duen hitz-paradigma. || eremu-sakonera. ARG. Lente optiko baten ardatzarekiko elkarzut diren bi planoen arteko distantzia maximoa, bi plano hauen arteko puntuak irudi argiak ematen dituztela.



Atzera