harmoniko
1. izond. MUS. Harmoniaren legeen araberakoa. 2. izond. (hed.) Harmonia agertzen duena. 3. iz. MUS. Oinarrizko bibrazio baten osagarri diren bibrazioetako bakoitza. Hauen uhin-luzerek lehenengoaren azpimultiploak dira eta serie harmonikoa osatzen dute. Bibrazio horien guztien multzoak ematen dio soinuari tinbrea deritzon ezaugarria. • analisi harmoniko. MAT. Funtzio periodiko bat serie trigonometriko baten bitartez adierazteko posibilitateaz diharduen matematikaren atala. || bitarte harmoniko. MUS. Aldibereko bi soinuen arteko bitartea (melodikoari kontrajarria). || higidura harmoniko. FIS. Higitzen den partikularen gainean indar berreskuratzaile bat diharduen higidura oszilakor mota (hala nola, penduluarena). Gorputz bat x norabidean higitzean bere denborarekiko desplazamendua x = A sin (wt + alfa) ekuazioaz adierazten den higidura periodikoa, A, anplitudea; w, maiztasun angeluarra; wt + alfa, uneko fasea eta alfa, hasierako fasea izanik. || segida harmoniko. MAT. a1, a2, a3, ... gaien segida, non 1/a1, 1/a2, 1/a3,... gaiek progresio aritmetikoa osatzen duten (eskuarki, 1, 1/2, 1/3, ... segida izendatzeko erabiltzen da). || serie harmoniko. 1. MAT. Segida harmonikoa osatzen duten gaien batura den seriea. 2. MUS. 1, 1/2, 1/3, ... segida harmonikoa osatzen duten uhin-luzerei dagozkien soinuen multzoa.
Atzera