jo (ad.)

du ad. 1. Gauza batek beste bat halako indarrez ukitu. Haitz txiki bat jo zuen txalupak. 2. Norbaiti edo zerbaiti kolpe bat edo kolpeak eman; astindua eman. Eskola hartan oraindik ere haurrak jo egiten dituzte. Atea jo. 3. Heldu. Non jo du lehenbizi itsasontziak honakoan? 4. Eraso. Gaitz hilgarriak jo zuen. Harrak jotako sagarra. Zorigaiztoak jo nau. 5. Musika-instrumentu bati soinua atera. Danborra jo. Bolero bi jo zituen pianoan. 6. Zerbaitek soinu egin (zer osagairik gabe). Bi aldiz jo du txirrinak. Kanpaiek jo dute. 7. Erlojuak ordua eman (zer osagaia orduaren zenbakia da). Bostak jo zuten. 8. Norabaiterantz joan, norabide jakin bat hartu. Venezuela aldera jo zuen gero. Bide horretatik ezin dugu jo. 9. Zerbaitetarako joera izan. Horretara jotzen dugu euskaldunok ere erdaraz ari garenean. 10. Zerbait lortzeko, argitzeko, konpontzeko bidea, norbaitengan edo zerbaitetan bilatu. Irakaslearengana jo dugu laguntza eske. 11. Zerealen alea eta lastoa banatu. Garia jo. 12. Kantitate edo kopuru bati ustezko balioa esleitu. Zenbat balio duela jotzen duzu? Zenbat urte jotzen dizkiozu? Behetik jota. 13. Fenomeno meteorologikoei dagokienez, gauzatu, gertatu. Jo zuen haizeak, euriak eta ekaitzak. 14. Sexu-harremana gauzatu. Baldin jo baneza, haren senar izateko. • GORA JO. Ik. gora. || JO ETA JO. Etengabe joz. Errementariak jo eta jo darabilen burdin xafla durunditsua. || JO ETA KE. Gogoz eta lehiaz arituz. Han ari da jo eta ke lanean. || JO ETA SU. Jo eta ke. || JOTZERA EGIN. 1. Animaliek norbaiti eraso eta harrapatu. 2. Gizakiek elkar jotzearen keinua edo mehatxua egin. || -TZAT JO. -tzat hartu. Kaskartzat jo gaituzte.



Atzera