nahasi (ad.)

1. du ad. Gauza desberdinak batu edo elkarrekin jarri, eskuarki itxurazko edo benetako homogeneotasun bat lortuz. Ura gatzarekin nahasi. 2. da/du ad. Ordena galdu edo kendu. Kartak nahasi. 3. da/du ad. Gauza bat beste bat dela pentsatu edo pentsarazi; huts egin, erratu. Hamaika aldiz nahasi zen bere lanean. 4. da/du ad. Barne-baretasuna edo adimen-argitasuna galdu edo kendu. Burutik nahasia dabil. 5. da/du ad. Gauzak, bereziki jendarteko edo gizarteko egoera, bere onetik atera, ohizkanpoko egoeretara eraman. 6. da ad. (hed.) Norbaiti ez dagozkion edo ondorio txarrak ekar ditzaketen arazoetan sartu edo parte hartu; gauza ilunen baterako elkartu; komenigarriak ez diren giro edo jendartetan sartu edo ibili. Lapur haiekin nahasi zenez gero. 7. da ad. (hed.) Pertsona bat ezkontzaz kanpo beste batekin sexu- edo maitasunezko harremanez lotu. Bere adiskide baten emaztearekin nahasi zen. • NAHASIA IBILI, EGON. Oker ibili, egon.



Atzera