soldadura

iz. TEKNOL. 1. Bi pieza edo gehiago (metaliko, plastiko) lotzeko prozedura, dela piezen juntura inguruko materia urtuz, dela urtze-puntu apalagoko eranskin baten bitartez. Gaur egun soldadura lortzeko oso prozedura bereziak eta desberdinak erabil daitezke, sistema bakoitzaren erabilpena material-motaren eta piezen dimentsioaren araberakoa izanik. 2. Prozedura honen emaitza. 3. Piezak soldatzen diren puntua. 4. Piezak soldatzen dituen aleazioa edo material eranskina. • arkuzko soldadura. Soldatzeko behar den beroa, elektrodoaren eta piezaren artean arku elektrikoa jauziaraziz lortzen dena. || azetilenozko soldadura. Soldatzeko behar den beroa, azetilenoa eta airearen nahastearen errekuntzaz lortzen duena. || elektroi-bonbardaketazko soldadura. Soldatzeko piezak huts-kamara batean sartu eta elektroi-sortaren bitartez junturaren ingurua urtuz egiten dena. || laserrezko soldadura. Laserraren bidez oso zona txikietan energi dentsitate handien kontzentrazioa lortuz egindakoa. || soldadura autogeno. Soldatu behar diren piezen ertzak urtuz egiten dena. || soldadura oxiazetileniko. Azetileno eta oxigenoaren nahastearen errekuntza erabiltzen duena.



Atzera