utzi (ad.)

du ad. 1. Eskuz edo beste zerbaiten bidez zerbait toki batean jarri, heltzeko erabili dena bertatik bereiziz. Ogia mahai gainean utzi. 2. Norbait, beste norbait edo zerbait tokian edo egoera jakin batean gelditzen dela, bertatik joan. Aitona etxean utzi dute. Babarrunak sutan utzi ditut. 3. Zerbait edo norbaitekin zerikusirik gehiago ez izan, harekiko ardura edo harremana hautsi; nonbaitetik edo norbaitengandik berehala ez itzultzekotan aldendu. Andreak utzi ninduen. Dena utzi eta apaiz joan zen. Ikasketak utzi ditu. 4. du (norbaiti dagokiola dio) ad. Zerbait gertatu edo egin dadin eragozpenik ez jarri; baimena eman (aditz baten era burutugabeari, -t(z)era duen aditz-izenari edo subjuntiboari dagokiola). Hemen ez dute kantatzen uzten. Ez dio lagunekin joaten utzi. 5. Norbaiti zerbait erabil dezan eta gero itzultzekotan eman. Zeinek utzi dizu kotxea? 6. Norbaitek, hil egin delako, atzerrira joan delako, etab.engatik bere ondasunak beste bati oinordetzan eman. Bere ondasun guztiak utzi dizkio. 7. Zerbaitetan edo norbaitengan ekintza bat burutuz, halako egoera edo emaitza sortarazi. Etxea oso polita utzi diote. Aske utzi zuten. 8. Zerbait dagoen tokitik ez hartu edo dagoen egoera ez aldatu. Utzi hori dagoen tokian, zertarako hartu nahi duzu? Dentistak lehen bezala utzi dit hagina. 9. Zerbait ez egin edo hartaz ez arduratu; zerbait gero egitekotan unean ez egin. Utz dezagun gai hori oraingoz. Egitekoak geroko utzi. 10. Jarduera ekonomiko batek irabaziak sortu (ezezko testuinguruetan). Esneak ez du gaur egun ezer uzten. • ALDE BAT, BATERA UTZI. Ik. alde. || BAKE(T)AN UTZI. Norbaiti enbarazorik ez sortu, ez eragotzi; norbaitekin hark nahi ez duen harreman, elkarrizketa, etab. ez izan, harengandik bereizi, urrundu. Bakean utziko al nauzu behingoz! Etxetik joan zen azkenean eta bakean utzi gintuen. || -RI UTZI. Maiz egiten den edo unean egiten ari den zerbait gehiago ez egin, ez jarraitu. Erretzeari utzi behar diot lehenbailehen. Bere ahotsa entzuten zen eta, bat-batean, hitz egiteari utzi zion. Lanari utzi dio.



Atzera