hainbeste

1. zenbtz. zehaztgb. Halako kantitate edo kopurua (konparazioaren oinarria aipatzen ez denean erabiltzen den kantitatezko konparazio-partikula da, izenondoaren [edo izen + izenondoaren] edo adberbioaren aurre-aurrean ezartzen dena, berez hirugarren pertsonari edo hirugarren mailako hurbiltasunari dagokiola; izenordain gisa, dagokion izena agertzen ez dela, edota adberbio gisa, aditzari dagokiola, ere ager daiteke). Ez zuen uste hainbeste diru zuenik. Hainbeste euskal autoreren obrak argitara ateratzeko. Hainbesteren artean bat hautatzeko. Bertatik hil zezaketen, berak bere aldian hainbesterekin egin izan zuen bezala. Ez zuen uste hainbeste balio zuenik. Ni bederen, ez naiz hainbeste harritu. 2. Kopuru edo zenbaki ezezagun edo ezin zehaztuzkoa adierazteko partikula. Eman dezagun hainbeste balio duela. 3. Beste horrenbeste. Eta alabaina zuk ere hari hainbeste edo gehiago esaten diozu. 4. (G) Adina. Orra bertsuak jarri / Udarregi gaztiak, / nik hainbeste deretxo / badute bestiak. BESTE HAINBESTE. 1. Adierazi den kantitate, kopuru, ekintza edo gauza bera. Zuek ere beste hainbeste egin zenuten. 2. Beste asko. Eta hori aski ez dela, automaten teoriak, zibernetikak eta beste hainbestek behartu ditu azkenean hizkuntzalariak beste jakiteetara begiak iraultzera. || HAINBESTENAREKIN. Bi perpaus edo ideien artean ondoriozko erlazioa adierazten duen hitza. Egun berean bost mitin eman zituen eta hainbestenarekin ahotsik gabe geratu zen. || HAINBESTEZ. Hainbestenarekin.



Atzera